banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

martes, 12 de abril de 2011

GAZTEDIKO BI INFANTIL EUSKAL SELEKZIOAREKIN ESPAINIAKO TXAPELDUN ORDE.

Pasa berri den asteburuan, Guillermo Revilla eta Joanes Galarza Euskal Selekzioarekin aritu dira autonomia arteko Espainiako txapelketan. Bi jokalariak ostiralean joan ziren abioiez Marbellara, hurrengo bi egunetan partidak jolastuko zituzten herrira. Ostiralean, hotelera iritsi bezain laster, teknikarien aginduz, itsasoan bainu bat hartu zuten partiduei begira odolaren pultsazioa areagotzeko. Bazkaldu eta lo kuluxka bat egin ondoren, entrenamendu teknikoa izan zuten jokaldiak prestatzeko. Hurrengo egunean, lehenengo partida Madrileko taldearen aurka izan zen. Aurrez aurreko zaila izan arren gure selekzioak 5-0 garaitu zuen bere aurkaria. Ondoren, benetan garrantzitsua zen partidua zetorren. Andaluziaren aurkakoa partida garaituz gero, finalera joateko giltza izango zuten; bestela, 3. eta 4. postuak lortzeko lehia izango zuten. Baina euskaldunek 13-0-ko emaitza lortu zuten jendearen usteak zapuztuz eta andaluziarren ametsak desagerraraziz. Jokalariak harro zeuden bere buruaz, baita beren teknikariak ere. Halere, lan bikaina eginagatik, beste saio bat falta zitzaien, guztietan zailena , Valentziaren aurkakoa, hain zuzen ere. Bai larunbata arratsaldean, bai igande goizean teknikariak jokalariak psikologikoki prestatzen aritu ziren gainera zetorkien momentu garrantzitsuaren aurrean. Igandean, eguerdiko 12:50etan, jolastu zuten finala. Oso partidu borrokatua izan zen, ikusgarria benetan. Lehenengo zatia 13-13 bukatu zen baina azkenean “valentzarrek” eskuratu zuten lehen postua, euskaldunak 2. postuan utziz. Esan beharra dago Euskal herriko selekziokoentzat, lehenbiziko aldia zela elkarrekin jolasten, eta beste talde guztientzat berriz, 2.a eta hori ere kontuan hartzekoa da. Dena den, selekzionatzailea, entrenadorea, medikuak, fisioak, delegatua eta Euskal Selekzioko zuzendari orokorra ere txora-txora eginda zeuden taldearekin, baita harrituta ere. Selekzionatzaileak, berak, esan zien jokalariei ez zuela horrelako lana egingo zutenik espero eta are gutxiago horrelako postua lortu. Autobusean, bakoitzari lortutako domina jarri eta bostekoa ematearekin batera jokalari bakoitza eginiko lanagatik zoriondu zuen. Argazkiak: https://picasaweb.google.com/Federacion.Vasca.Rugby/CAMPEONATOAUTONOMICOINFANTIL910ABRIL2011MARBELLA#

No hay comentarios:

Publicar un comentario