banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

viernes, 11 de noviembre de 2011

Hondarribia, LipDub lehiaketaren 1. botazioaren azken txanpan nagusi

Ama Guadalupekoaren "Petite soeur" bideoaren atzetik daude lehen fase honetan Gasteizko Gaztediren "Zure ingurua" eta Pasai Donibanekoen "Gogoak". Igande gauerdian amaituko da botatzeko epea.

Gaztea irratiaren ''dida'' saioak martxan jarritako Euskal Herriko 2. LipDub Lehiaketaren botazio fasearen amaieran sartzen ari gara. Igandean 00:00etan amaituko da hogei finaliston artean botoa emateko aukera eta astelehenean jakingo dugu zein hamar lipdub igaroko diren hurrengo fasera. Gaurko datu ofizialen arabera (botoak + ikustaldiak), Hondarribiko Ama Guadalupekoa ikastola dago lehen postuan, Gasteizko Gaztedi rugby taldea bigarrenean eta Pasai Donibane, berriz, hirugarrenean.

Gogoratu, bestalde, ezusteko sari bat ere badaukagula. Jakin badakigu botazio fase guztietan boto eta ikustaldi gehien izango duen bideoak 3.000 euroko saria izango duela baina, orain, beste sari bat izango dugula iragartzeko moduan gara: 1.000 euroko Epamahaiaren Saria. Lehiaketak izandako harreraren ondorioz erabaki dugu beste sari bat ematea eta, gehiagok ere mereziko badute ere, batek 1.000 euro eskuratuko ditu. Beraz, bi sari emango ditugu aurten: boto gehien dituenak 3.000 euro irabaziko ditu eta Epaimahaiaren Saria eskuratzen duenak, berriz, 1.000koa.

Talde bakoitzari emandako boto guztiak kontabilizatzeaz gain, bideo bakoitzak izandako ikustaldiak ere kontuan hartzen ari gara. Horretarako, Interneteko audientziak neurtzen dituen Nielssen etxeak emandako datuetan oinarritu gara eta lipdub bakoitzak izandako 10 ikustaldiko boto 1 batu dugu. Goizero batuko ditugu ikustaldien datuak eta horiek batu arte ez dira ofizialak izango gure webean argitaratuko datuak. Datu horiek halaber, goizero emango ditugu "dida" saioan.

Beraz, honela daude une honetan botazioak (azaroaren 11, goizeko 8:30):

-Hondarribia: "Petite soeur": 12127boto | 6639 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 12790,9

-Gasteiz: "Zure ingurua", Betagarri: 8223 boto | 7992 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIA: 9022,2

-Pasai Donibane: "Gogoak", Esne Beltza: 7135 boto | 5831 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 7718,1

-Deustuko ikastola: "Euri tanta bakoitzean" Betagarri: 6652 boto | 8672 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 7519,2

-Barakaldoko El Regato: "Kaixo", Urtz: 6235 boto | 8424 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 7077,4

-NUP Eritzaintza:"Todos los días sale el sol", Bongo Botrako: 6427 boto | 4679 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 6894,9

-Gernika: "Zure ingurua", Betagarri: 5775 boto | 7076 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 6482,6

-Donostia: "Ain't no mountain high enough": 5715 boto | 7146 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 6429,6

-Zumaiako Darahli elkartea: "Gu", Lauroba: 5993 boto | 3088 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 6301,8

-Gasteizko Biribildu Aerobik taldea: "You're the one that I want": 5142 boto | 9329 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 6074,9

-Bernedo Sarrea Euskal udalekuak: "Bagare", Nahixan: 4637 boto | 9665 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 5603,5

-Irungo Pio Baroja: "Hello": 4819 boto | 5434 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 5362,4

-Galdakaoko Elexalde: "Moves like Jagger": 4829 boto | 3199 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 5148,9

-Billabonako Oinkari dantza taldea: "Mari Kalanbre": 3870 boto | 6023 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 4472,3

-Donostia Gureak: "Hik lan eta nik jai": 1561 boto | 5516 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 2112,6

-Gasteizko Gaztek: "Toma mucha fruta". 1130 boto | 4732 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 1603,2

-Orioko Danbolin musika eskola: "Amets bat": 945 boto | 4085 ikustaldi | PUNTUAK GUTZIRA: 1353,5

-Mungiako Legarda eskola: "Gogoak" remix: 657 boto | 2928 boto | PUNTUAK GUZTIRA: 949,8

-Urnietako Salesiarrak: "Gogoak", Esne Beltza: 636 boto | 2697 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 905,7

-Eibarko Deparkel elkartea: "Moving", Macaco: 282 boto | 1737 boto | PUNTUAK GUZTIRA: 455,7

Botazio fase hau azaroaren 13ko gauerdira arte egongo da martxan. Azaroaren 14an, PUNTU gehien daukaten 10 taldeak hurrengo fasera igaroko dira. Azaroaren 21era arte jasotako puntu guztietan oinarrituta, 10 horietatik 5 pasatuko dira hurrengo fasera eta azaroaren 25ean "dida!" saioan emango da jakitera zein izan den bideo irabazlea, baita Epaimahaiaren Sariaren garailea ere. Irabazleak 3.000 euroko saria izango du eta Epaimahaiaren Saria eskuratzen duenak, berriz, 1.000 euro lortuko ditu.

Iturria: http://www.eitb.com/eu/gaztea/

No hay comentarios:

Publicar un comentario