banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

martes, 12 de noviembre de 2013

Jubenilak garaile pasa den igandean Eibar taldearen aurrean


Gure gazteek 22-7ko emaitza lortu zuten Gipuzkoako herrian. Ez zen garaipen erraza izan baina gure taldekideen lan bikainari esker garaipena eskuratu zuten.

Euria, haizea, hotza eta etxetik kanpo. Ez ziren baldintzarik idealenak partida jolasteko, hori gutxi balitz, esan beharra dago ere taldeko zenbait jokalarik ezin izan zutela jolastu pairatu dituzten lesio ezberdinen ondorioz. Guzti horren aurrean taldekoek bazekiten ez zela xamurra izango garaipena eskuratzea, arerioak ezagunak ziren, gogorrak, indartsu eta sendoak. Oztopoak oztopo, gureek behar bezala erantzun zuten.

Lehenengo denboran Gaztediko mutilek aurrelari eta lerrokoen arteko komunikazio eta bien arteko elkarlan ezin hobearen ondorioz bi entsegu sartu zituzten (biak Iker Otsoa jokalariak). Hori gutxi balitz, gure jokalarien aldeko zigor kolpe batean Josu Carrillok makiletara bota eta beste hiru puntu eskuratu zituen taldeak. Horrela joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian nekea nabaritu zen bi taldeetako jokalariengan, eta hotzaren eragina ere nabaria izan zen. Denbora honetan Gaztedik lortu zuen soilik entsegua sartzea (Asier Cantabrana ‘kabaio’). Aurreko denbora bezain bizkorra izan ez bazen ere jokoa, lana bikaina izan zen. Aurrelarien lana egin zen nabarmen eta bertaratu zirenek oso jokaldi ederrak ikusi ahal izan zituzten.

Aste honetan gazteek GAMARRAN JOLASTUKO DUTE Getxo taldearen aurka. Hain partida gogorra izango ez dela susmatzen badute ere ez daukate lan egiteari uzteko asmorik, irabazteaz gain, nahi adina puntu lortzea da gure taldekoen helburua.

Hortaz badakizue, Larunbatean goizeko 11:00etan Gamarran zita dugu gure gazteekin, ez baitago etxekoen babesak ematen duen adinako animorik! AUPA GAZTIAK!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario