banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

martes, 24 de diciembre de 2013

Ikusgarria larunbatean gure gazteek eginiko lan bikaina!!

Garaipen landua Gaztediko juvenilek larunbat honetan Gamarrako zelaian lortu zutena Eibar Errugby Taldearen aurrean.
Gure gazteak fin aritu ziren elkarlanean, lerrokoen eta aurrelarien arteko elkarlan bikaina eta bakoitzaren zuhurtzia izan ziren horren adierazle nagusiak. Honen ondorio izan zen 52-0eko emaitza. Eibartarrak beren gorputzen dimentsioagatik izan ohi dira ezagunak, baina jokalari astunak izateak ez zien mesederik egin gasteiztarrei aurre egiteko orduan. Gure jokalariek zelaiaren alderik alde korrika egiten nekarazi zituzten gipuzkoarrak.

Eta aipaturiko lan bikainak entseguak sartzea ekarri zuen;

1.Entsegua: Josu Garciak sartu zuen eta ez zen transformatzeik lortu.

2. eta 3.Entseguak: Ivan Urracak sartu zituen eta biak transformatu zituen Josu Carrillo joko zabaltzaileak.

4.Entsegua: Isra Gomezek satu zuen eta hau ere Carrillok transformatu zuen.

5.Entsegua: Hau ere Josu Garcia lerroko jokalariak eskuratu zuen. Transformazioa ere barrura.

6.Entsegua: Aurrelarien txanda oraingoan, Urracak bere 3. Entsegua sartu zuen. Josuk hau ere transformatu zuen.

7.Entsegua: Entsegu hau bere ikasketak atzerrian burutzen dirauen Angel Cendoya mele-erdiak sartu zuen. Hau ez zen transformatua izan.

8.Entsegua: Patrick Midjiratok sartu zuen azken entsegua eta partida ondo bukatzeko hau ere transformatu zuen Josuk.

Animo gaztiak;
“TALDE ANTOLATUAK SOILIK LOR DITZAKE HELBURU HANDIAK!” Jose Miguel Beñaran Ordeñana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario