banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

lunes, 10 de febrero de 2014

17-10eko garaipena eskuratu zuten juvenilek Gernika Rugby Taldearen aurrean!


Garaipen borrokatua juvenilek larunbatean Gernikako taldearen aurka eskuratutakoa.
Denbora ugari zeramaten gazteek norgehiagoka hau prestatzen. Bazekiten ez zela irabazteko erraza izango eta inoiz baino gogorrago egin beharko zutela lan zelaira ateratzean. Oso parekatuta daude bi taldeak eta orain arte jokaturiko partidetan hori oso argi geratu da. Larunbat honetan talde osoaren lan bikaina da goraipatzekoa, partidaren egoera ezberdinen aurrean, bai aurrelariek, baita lerrokoek ere, bikain erantzun zieten beren eginbeharrei, gainontzeko taldekideei lana erraztuz. Partidako puntuazioari dagokionez, honakoa izan zen;
Lehen zatian arabarren aldeko zigor kolpeetatik bi makiletara botatzen ahalegindu zen Josu Carrillo taldeko kapitaina baina ez zuen punturik eskuratzea lortu. Lehen zatia bukatu aurretik Akierrek, lerroko jokalariak, entsegua sartu zuen eta Josuk transformatu. Bigarren zatiari dagokionez, bizkaitarrek bi entsegu sartu zituzten baina Josuk entsegu marratik bost metrora zeudeneko aldeko zigor kolpe batean azkar jokatu zuen eta entsegua sartu zuen, hau ere transformatu egin zuen. Horrela lortu zuten gasteiztarrek 17-10eko garaipen ederra.

Zorionak eta animo gaztiak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario