banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

miércoles, 20 de abril de 2016

Garaipen garrantzitsua sub-18 talderako



Behar beharrezkoa zuen Escor Gaztedi sub-18 taldeak Lakuan jolastu zen Getxoren kontrako partidan garaile ateratzea eta, aste osoan zehar gogor prestatu ondoren, lortu zuen bere helburua.

Partida baino lehen, elkarrekin bazkaldu ondoren, eta inoiz baino kontzentratuago egonda, etxekoek eman zioten hasiera jokaldiari. Zelaia guztiz lokaztuta zegoen, beraz joko azkarra alde batera utzi behar izan zuten gure gazteek, eta aurrelariekin jokatuko zutela erabaki zuten; joko motelagoa egin arren, fisikoki oso nekagarria, halako batean lortu zuten lehen entsegua.

Gure mutilek berdin jarraitu zuten jolasten, dena den, baloia ordura arte baino gehiago zabaltzea erabaki zuten, jokoa aurrean eta atzealdean berdintzen joan zedin. Denbora aurrera joan ahala, tentsioa areagotuz joan zen, Getxoko jokalariek gogor erantzun zioten gasteiztarren entseguari. Bost eta hutsekoarekin amaitu zen lehenengo zatia.

Bigarren 35 minutuei kanpokoek eman zioten hasiera, aurrekoan bezain gogor atera ziren bi taldeak zelaira. Gaztediren aldeko zigor kolpe batean, ostikoa botatzea erabaki zuten, 5-0 zihoazela ikusita beste hiru puntu lortzeko asmoz eta aurkariak entsegu bat sartuta ere, irabazten jarrai zezaten, baina ez zuten ostikoarekin asmatu, markagailua berdin mantenduz.

Luzea egiten ari zitzaien Gaztediko jokalariei partida bigarren entsegua lortu zuten arte eta nahiz eta ostikoa sartu ez, partidarekin aurrera jarraitzeko seguruago sentitu ziren hamar eta hutsekoarekin, noski, gehiegi lasaitu gabe. Partida hasierarekin alderatuz, mugituagoa izaten ari zen jokoa, ostikoak areagotuz joan ziren eta jokoa zabalduz, neurri batez. Horrela heldu zen etxekoen azken entsegua, baloia amaieraraino eramanez, eta bertatik entsegu marrara arte iritsi arte.

Baina ezin ziren gehiegi lasaitu, Getxokoek gogor jolasten jarraitzen baitzuten, horrela, gasteiztarrek pare bat estualdi izan ondoren, heldu zen kanpokoek entsegua sartzeko ordua. Honek etxekoei erne ibiltzeko adierazteaz gain, kanpokoei indarra ere eman zien, eta azkenean heldu zen partida amaiera.

Hurrengo norgehiagoka Ordizian jolastuko dute, eta irabaziz gero, Euskadiko txapeldunak izango dira. Beraz, animo eta gora gu!

Aritz Galarzaren kronika

Argazkiak hemen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario