banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

lunes, noviembre 27, 2017

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna

Escor - Gaztedi Femenino
  Aurreko larunbat honetan, azaroak 25, emakumeen aurkako nazioarteko eguna ospatzen zen mundu osoan zehar, eta Escor Gaztedi Neskek haien laguntzatxoa eman nahi izan zioten urte osoan zehar borrokatzen den guda latz honi. Hargatik, txapelketa bat antolatu zen, indarkeria sufritzen duten emakume guztiak omenduz eta egun garrantzitsu hau ospatuz. 
    Goiz lainotsu honetan, gure neskak Burgosetik eta Bilbotik etorritako beste bi taldeekin batu, eta eguzki izpi moreak ekarri zituzten Gamarrako zelaira. Errugbiaz eta giro apartaz beteriko jardunaldi honetan, hiru partidu jokatu ziren: Escor Gaztedi Universitario Bilbau-ren aurka, Escor Gaztedi Burgosen aurka eta Universitario Bilbau Burgosen aurka. Tamalez, gonbidatua zegoen beste taldea, Ordizia, ezin izan zen txapelketara etorri. Hala ere, emaitzek garrantzirik ez zuten egun honetan, bertara hurbildu ziren guztiek asko disfrutatu zuten partiduez. 
    Partiduok jolastu ostean, hirugarren denbora hobezinaz tripak bete zituzten kirolari guztiek, eta ondoren, “Indarkeria ikusezina denean” hitzaldiaz disfrutatu ahal izan zuten. Guzti hau amaitu ostean, Escor Gaztediko neskak Andra Mari Zuriaren enparantzan antolatutako manifestaziora hurreratu ziren. 
    Eskerrik beroenak eskaini nahi dizkiegu Burgos eta Bilbotik etorritako guztiei, hitzaldia eman ziguten Patricia Martínez García eta Delicia Aguado Peláezi, eta nola ez, hainbeste zaintzen gaituzten gure beterana maiteei, bai gurekin jokatu zutenei, eta baita kanpoan ahotsa uzten egon zirenei. 
Itziar Reguero Fernandez de Aranguiz 
Todos contra la violencia hacia la mujer

    El pasado sábado 25 de noviembre, se celebró el día internacional contra la violencia hacia la mujer en todo el mundo, y el Escor-Gaztedi femenino quiso aportar su granito de arena en la propia lucha. Es por ello que organizaron un torneo, queriendo homenajear a todas las mujeres que sufren y han sufrido violencia de género. 
    Esa mañana, nuestras chicas se juntaron con diferentes equipos que vinieron desde Burgos y Bilbao, y trajeron con ellas rayos morados de luz. En este encuentro lleno de rugby y buen ambiente, se jugaron tres partidos: Escor Gaztedi contra Universitario Bilbao, Escor Gaztedi contra Burgos y Universitario Bilbao contra Burgos. Aun así el marcador no tuvo importancia en el torneo del sábado, y todos los equipos disfrutaron de los partidos. 
    Después de jugar los partidos y de disfrutar de un gran tercer tiempo, todas las jugadoras acudieron a la charla llamada “cuando la violencia es invisible”. Al terminar, las chicas del Escor Gaztedi, se acercaron a la manifestación que empezó en la Plaza de la Virgen Blanca. 
    Queremos dar las gracias a las jugadoras que vinieron desde Burgos y Bilbao, a las ponentes de la charla Patricia Martínez García y Delicia Aguado Peláez, y como no, a todas las veteranas del Escor Gaztedi que tanto nos cuidan, tanto a las que jugaron con nosotras en el campo, como las que se dejaron la voz fuera de él. 
Igone Glz de Zarate Leza

No hay comentarios:

Publicar un comentario