banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

martes, febrero 06, 2018

PARTIDU OSO LEHIATUA GAMARRAN

[eu] Asteburu honetan, Escor Gaztedi Neskek Eibartarren aurkako partidua jokatu dute. Oso partidu lehiatua izan da, bi taldeek zekiten guztia atera dute, eta azkenean, gure neskek garaipena lortu dute etxean, markagailua 12-05ean utziz. Jardunaldi hau, duela hilabete jokatu behar zen, tamalez, eguraldiaren erruz atzeratu behar izan zuten eta bi taldeak irrikatan zeuden partidu hau noiz iritsiko. Eibartarrak gure nesken gainetik zeuden klasifikazioan, eraso bonus bat gehiago zutelarik, eta gaur bigarren postua zegoen jokoan. Azkenean, nahiz eta arabarrek irabazi, hirugarren postuan jarraitzen dute, eibartarrek defentsa bonusa lortu eta gure neskek baino puntu bat gehiago baitute. Orain, lehenengo lau klasifikatuen artean (La Unica, Eibar, Escor Gaztedi eta Gernika), beste joan eta etorri bat jokatuko da. 

Partidua gogotsu hasi dute gure neskek, jokoan nahiko ordenaturik egonda eta ia denbora osoan etsaien entsegu lerrotik oso hurbil. Hala ere, momentu erabakigarrietan urduritasunak eta akatsek baloia galtzea ekarri dute. Lehenengo zatian, bi taldeak oso berdinduak egon dira jokoan, eta markagailuan ikusi ahal izan da, hutsean geratu baita bi taldeentzat.


Bigarren zatian, erlojua martxan jarri eta berehala, Escor Gaztedi Nesken plakaje akatsen erruz, Eibarreko neskek haien entsegua lortu dute. Burua jaitsi gabe eta gogo eta bihotz guztia zelaira ekarriz, indartsu ekin dute arabarrek, aurrelarien jokaldiak atzelarienekin konbinatuz, merezitakoa lortu dute, markagailua bostean berdinduz. Txatxe gure aurrelariak sartu du entsegua. Taldea inoiz baino batuago egonda, eta bigarren entsegu bat lortu nahi zutela argi izanda, ez dute treguarik eman, eta beste behin ere, entsegu lerroa gurutzatu dute. Oraingo honetan, Jone gure atzelari gazteak lortu du. Honetaz gain, Ainhoa Belakortuk transformazioa sartu eta beste bi puntu ekarri ditu.
Gure neskek asteburu honetan haien indar eta adore guztia atera dute eta oso partidu ikusgarri eta lehiatua eskaini diete ikustera etorri den jende guztiari. Zapore goxoko jardunaldia izan da, eta hemendik aurrera ere indartsu aritzeko gogoz daude jokalariak.


[es] Este fin de semana, las Escor Gaztedi Neskak han jugado el partido contra Eibar. Ha sido un partido muy disputado e igualado, los dos equipos han sacado todo lo que saben y al final, nuestras chicas han conseguido la victoria en casa, dejando el marcador 12-05. Esta jornada debía haberse disputado hace un mes, pero por desgracia, se tuvo que atrasar por el temporal y los dos equipos tenían muchas ganas para este partido. Las eibarresas se situaban justo por encima de nuestras chicas en la clasificación, ya que contaban con un bonus más de ataque, y este fin de semana estaba en juego el segundo puesto. Al final, aun que las alavesas hayan ganado, continuan en el tercer puesto dado que las de Eibar han condeguido un bonus de defensa, colocandose así un punto por encima de nuestras chicas. De aqui en adelante, se jugará otra ida y otra vuelta entre las cuatro primeras clasificadas (La Unica, Eibar, Escor Gaztedi y Guernica).


El partido ha comenzado con mucha fuerza, con las jugadoras alavesas muy ordenadas y concentradas, estando así la mayoría de tiempo cerca de la línea de ensayo contraria. Aun así, en los momentos decisivos, no han sabido controlar los nervios, y estos han traido errores en el juego, perdiendo así muchos balones. La primera parte ha estado muy igualada, reflejo de esa igualdad ha sido el marcador, ya que se ha quedado en cero para los dos equipos.

En el segundo tiempo, poco después de poner el reloj en marcha, el Escor Gaztedi Neskak ha cometido varios errores en los placajes, y en consecuencia, las de Eibar han conseguido su ensayo. Sin bajar la cabeza y poniendo todas sus ganas y todo su corazón en el campo, nuestras chicas han trabajado duro, y así, han conseguido su premio igualando el marcador. Txatxe la joven pero veterana delantera ha sido la autora de este ensayo. Hallándose el equipo más unido que nunca, tenían muy claro que querían conseguir un segundo ensayo y sin dar tregua, una vez más, han cruzado la línea de marca. Esta vez, la jugadora que lo ha marcado ha sido la jovencísima ¾  Jone. Además, Ainhoa Belakortu ha metido la transformación, consiguiendo dos puntos más. 



Nuestras chicas este fin de semana han sacado toda su fuerza y valentía y han ofrecido un bonito, vistoso y disputado partido a todxs lxs espectadorxs  que se han acercado hoy a Gamarra. Ha sido una jornada para quedarse con un buen sabor de boca y las jugadoras están deseando seguir jugando así de fuerte en lo que queda de liga. 

ALINEAZIOA:Itziar, Miren, Ilargi, Maitane, Eukene, Txatxe, Anne, Second, Arrate, Ainhoa, Eneritz, Goiko, Jone, Aitziber, Aitana.

ENTSEGUAK:Txatxe, Jone.


TRANSFORMAZIOAK:Ainhoa.



Itziar Reguero Fernández de Aranguiz



Argazkiak: https://www.flickr.com/photos/106238258@N03/sets/

No hay comentarios:

Publicar un comentario